Site Logotype

Spa erabiltzeko arauak

Zure hiriko bainuetxea Bilboko erdigunean!
  • Puntualtasuna eskatzen da. Beharrezkoa da Jardines de Albia SPAko harreran ezarritako hasiera-ordua baino 15 minutu lehenago aurkeztea; bestela, ez da bermatzen erreserbatutako zerbitzuak gauzatuko direnik.
  • Hitzorduak eskatzeko orduan seriotasuna eskatzen dugu, edozein arrazoirengatik SPAra joaterik ez baduzu, mesedez, zentroarekin harremanetan jar zaitezte eta hitzordua aldez aurretik bertan behera utz ezazue, horrek SPAri eta prestasuna duten beste erabiltzaile batzuei kalterik eragin ez diezaien.
  • Albia zirkuitua egiteko, nahitaezkoa da bainujantzia, igerilekuko txanoa, txankletak eta toalla erabiltzea. SPAk erabiltzailearen eskura jartzen ditu albornozen alokairu-zerbitzua (2,90 €) eta toallen alokairu-zerbitzua (1,40 €), eta igerilekuko txanoaren salmenta-zerbitzua (2,50 €) eta zola irristagaitza duten erabili eta botatzeko txankleten salmenta (2 €), BEZa barne.
  • Hidroterapia zirkuituaren iraupena 90 minutukoa da. Ibilbidean ezarritako ordena errespetatu behar da, eta adierazitako denborak bete. Inola ere ezin da zirkuitua zatikatu edo libreki egin, erabiltzailearen irizpidearen arabera.
  • Arnas aparatuko osasun-arazo oro, arazo kardiobaskularrak, tentsio kirurgikoaren alterazioa, haurdunaldi eta edoskitzaroa aldez aurretik jakinarazi behar dira SPAren harreran.
  • Zirkuituak egiteko gutxieneko adina 14 urtekoa da; 18 urtetik beherakoek eta 14 urtetik gorakoek NANa aurkeztu beharko dute, eta adingabeaz arduratzen den heldu batek lagunduta etorri beharko dute.
  • La edad mínima para la realización de Tratamientos es de 16 años, los menores de 18 años y mayores de 16 deberán presentar su DNI acreditativo y venir acompañados de un adulto que responsabilice del menor.
  • Gure zerbitzu guztien OPARI-ORRIAK ditugu. Eramailearenak dira eta urtebeteko balioa dute erosketa-datatik aurrera, hau da, hurrengo urteko egun berean iraungitzen dira. Behin denbora hori amaituta, opariak balioa galtzen du. Erabiltzailearen eskura dago gure tratamenduen OPARI KUPOI pertsonalizatuak erosteko aukera. Horiek posta elektronikoz bidaliko dira, horiek ordaindu eta 1 eta 2 egun bitartean. Urtebeteko balioa dute, eta iraungitze-data beteta, balioa galtzen dute. OPARI-ORRIAK EZ DIRA DIRUAGATIK ITZULIKO.
  • Gure tratamenduetako baten OPARI-ORRIA edo OPARI-KUPOIA duen bezeroak SPArekin jarri behar du harremanetan, eta aldez aurretik hitzordua eskatu behar du opariaz gozatu ahal izateko haren balio-epearen barruan. Erreserba aldez aurretik kudeatzea gomendatzen dugu, eta gomendatutako gutxieneko epea iraungitze-data baino 2 hilabete lehenagokoa izatea.
  • Guztiz debekatuta dago aldageletatik kanpo bizarra mozteko makinak, zurdazko belakiak, maskarak eta abar erabiltzea.
  • Aldagelak banakako armairuz hornituta daude, eta 1 €-ko txanponekin funtzionatzen dute. Bertan, norberaren gauza guztiak (arropa, oinetakoak, poltsak, bitxiak…) giltzapean gorde behar dira. SPA ez da balizko galeren erantzule izango.
  • Debekatuta dago establezimenduaren barruan argazkiak, filmazioak eta grabazioak egitea.
  • Zentroko gainerako erabiltzaileekiko eta langileekiko errespetuzko portaera eskatzen da. SPA atsedenerako eta ongizaterako gunea da; beraz, ezinbestekoa da isiltasuna mantentzea.